Atzo gauean gizonezko baten hilotza aurkitu zuen Ertzaintzak Galdakaon (Bizkaia), Lekubasoko presatik hurbil, kanpin denda baten barruan. Beste gizon batek topatu zuen lehendabizi gorpua, eta hark eman zien aurkikuntzaren berri.
Gorpuak ez du indarkeria arrastorik, 44 urteko gizon batena da, eta oraindik ez dakite zenbat denbora daraman hilik. Bilboko auzi-medikuntza zerbitzura eraman dute hilotza autopsia egiteko. Heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.
Heriotza
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Galdakaon
Kanpin denda batean zegoen, Lekubasoko presa inguruan. Gorpua 44 urteko gizon batena da, eta ez du indarkeria arrastorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu