Ertzaintzak jakinarazi duenez, 09:30 inguruan topatu dute, erreten batean, eta SOS Deietara deitu. Poliziako agenteak eta suhiltzaileak bertara joan dira, eta mediku batek egiaztatu du gizonezkoa hilda zegoela. Hilotzak ez du indarkeria arrastorik, eta autopsia egingo diote zergatik hil zen argitzeko.
Hildakoaren senideek desagertua zela salatu zuten asteazken gauean. Sare sozialetan jakinarazi zutenez, gainera, gizonezkoa Gasteiz erdialdean bizi zen, eta 18:00 inguruan atera zen etxetik. Mendirako bi makila zeramatzan aldean.
Familiaren arabera, ez zekiten nora jo zuen, ez baitzuen beti ibilbide bera egiten; gainera, sakelako telefonoa itzalita zeukan. Zehaztu zuten ez zuela memoria arazorik, inoiz ez zela galdu, baina ibiltzeko zailtasunak zituela.