Ezbeharra

Gizonezko baten hilotza topatu dute Ega ibaian, Lizarran

57 urteko Fernando E.O.ren hilotza aurkitu dute gaur goizean Ega ibaian, Lizarra (Nafarroa) parean. Suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua, eta lehen ikerketen arabera, bart gauean txakurrarekin paseoan zebilela erori da uretara, agi denez, istripuz. Bilbon bizi zen Fernando E.O., baina jaiotzez Estellerrikoa izanik, Lizarran etxebizitza bat zuen.

2004ko martxoaren 24a
17:39
Entzun
Gizonezkoaren gorpua aurkitu baino lehen, txakur batena topatu dute ibaian gorago. Txakur hori gerora hilotz aurkitu duten Fernando E.O.rena zen, eta, horregatik, uste dute, bart gauean txakurrarekin paseoan zebilela erori dela uretara hildakoa. Hain zuzen ere, bi hipotesi eman dituzte Lizarrako udaltzainek zein suhiltzaileek: batetik, txakurra uretara erori eta Fernando E.O.k hura ateratzeko asmoz salto egin zuela ibaira; bestetik, gizonezkoa jauzi zela aurrena, eta txakurrak egin zuela salto nagusiari laguntzeko.

Nolanahi ere, euri jasa handiak direla-eta, Ega ibaia hazi-hazi eginda doa egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.