Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bi atxilotu dituzte Galdakaon eta Bilbon, bikotekideei tratu txarrak ematea egotzita

2008ko abenduaren 10a
17:09
Entzun
Ertzaintzak atzo 82 urteko gizonezko bat atzeman zuen Galdakaon (Bizkaia), emaztea jo egin zuelakoan. Goizeko hamaika eta hamar aldera Ertzaintzak emakumezko baten deia jaso zuen, senarrak eraso egin ziola esanez. Ertzaintzak haien etxera joan zirenean, emakumeak esan zien gizonezkoak hainbat urtez jarrera oldarkorra erakutsi eta larderiaz jokatu duela seme-alaben eta bere aurrean. Biktimak salatu zuenez, atzo senarrak bultzada bat eman zion lurrera botatzeko eta makila batez kolpeak eman zizkion buruan.

Gaur goizean Bilbon atzeman dute beste gizonezko bat, bikotekideari eraso egin izana leporatuta. Emakumearen esanetan, gizonezkoa leiho batetik sartu da etxean eta jo egin du; ondorioz, zauri eta kolpe ugari egin dizkio buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.