Irailaren 5ean biktima beste neska batekin bizi zen etxebizitzara joan zen. Berarekin sexu harremanak izateko eskatu zion behin eta berriz emakumezkoari, eta ezetz erantzun zionez, logela batera eraman zuen indarrez eta eranzten saiatu zen. Neskak aurre egin zion, eta, orduan, joka hasi zitzaion.
Biktimaren garraisiak entzun zituenean, logelara hurbildu zen haren pisukidea, eta hortaz ohartu zenean, lasterkaalde egin zuen erasotzaileak. Emakumezkoak salaketa jarri zuen, eta auzia ikertu ondoren, 26 urteko U.S. atxilotu zuen Ertzaintzak joan den asteartean.
Gizonezko gazte bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
26 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen asteartean Ertzaintzak Bilbon, emakumezko bati sexu erasoa egin ziolakoan. Neska horri bikotekidea izateko proposamena egin zion behin baino gehiagotan, baina hark ez zuen nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu