Jaurlaritzaren Familia Plana

Gizonezkoek ez dutela Familia Plana baliatzen esan du Joseba Azkarragak

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak esan du "Euskal Autonomia Erkidegoko gizonezkoek Jaurlaritzak abian jarritako Familia Planaren neurriak” ez dituztela baliatzen. Bide horretan, "diskriminazio positiboa duten arren, Familia Planak eman dituen laguntzen %4,9 soilik dira gizonezkoei dagozkienak", azaldu du Azkarragak. Dena dela, Familia Plana aldatzeko asmorik ez duela adierazi du, "denbora gehiago” behar baitute gisa honetako politikek.

2004ko abenduaren 13a
17:47
Entzun
Familia Planak hainbat laguntza ematen dizkie bi seme-alaba baino gehiago izaten dituzten gurasoei. Eszedentziak, lanaldia murriztea, laguntza ekonomikoak, sentsibilizazioa, fiskalitatean laguntzak... eskeintzen ditu Jaurlaritzaren Familia Planak.

Orotara EAEko 7.000 langile eta 900 enpresa baliatu izan dira Familia Planaren neurriez, Azkarragak azaldu duenez.

Era berean, "jauzi kualitatiboa" eman dela ere esan du Azkarragak, "emakumeek neurri hauek ezagutzen eta baliatzen" baitituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.