Gloria Macapagal Filipinetako presidentea Ordizian (Gipuzkoa) da gaur arratsaldetik, Urdaneta 500 urtea-ren irekieran eta Ordiziaren beraren eta Urdaneta hiriaren (Filipinak) senidetze ekitaldian. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea eta Amadeo Perez Urdanetako alkatea ere bertan izan dira, besteak beste.
16:00etan hasi da ekitaldia. Agintariak Andres Urdaneta zenaren estatuaren parean zirenean, santanazaleek dantza egin diete. Ondoren udalbatzarekin D’elikatuz herriko museoan bildu dira. 17:15ak aldera bukatu da ekitaldia.
Udalak ordiziar guztiei ateak zabalduko dizkie 19:00etan, batzar aretoan Urdaneta hiriaren eta Ordiziaren arteko senidetze ekitaldia ikusteko.
Ezker abertzaleak protestak deitu ditu gaurko, 18/98 auziaren kontra. 15:30ean kontzentrazioa egin dute Urdanetaren estatuaren inguruan. AHTren kontrako lagunak, Oianguko (Ordizia) proiektuaren aurkakoak eta Etxeratekoak ere izan dira, euren aldarrikapenak egiteko. Ertzaintza oldartu egin zaie, iskanbila sortu da eta Beasaingo (Gipuzkoa) mutil bat atxilotu dute; segituan utzi dute libre.
Gloria Macapagal, Ordizian
Filipinetako presidentea 'Urdaneta 500 urtea'-ren irekieran eta Ordiziaren beraren eta Urdaneta hiriaren (Filipinak) senidetze ekitaldian. Ertzaintzak lagun bat atxilotu du protestatan; segituan utzi du aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu