Nafarroako Gobernuaren osaketa

Gobernu akordioa egin dute UPNk eta CDNk, eta "atea irekita" utzi diote PSNri

Miguel Sanz eta Juan Cruz Alli alderdi bietako buruzagiek eman dute hitzarmenaren berri. Batik bat, gizarte arloko politikak eramango dituztela aurrera iragarri dute. Koalizioa gobernua osatu arren, gutxiengoan izango dira. Ondorioz, kanpoko babesa beharko dutela onartuta, eskaintza egin diote PSNri. Argi utzi dute ez dutela NaBairekin harremanik nahi.

2007ko abuztuaren 8a
17:54
Entzun
UPNk eta CDNk hitzarmena egin dute berriro ere elkarrekin osatzeko Nafarroako Gobernua. Joan den ostiralean PSOEk UPNri gobernatzen uzteko erabakia hartu ostean, ekin zioten ofizialki alderdi biek gobernu akordioari negoziatzeari, eta, gaur, hirugarren aldiz batzartu ondoren, ados jarri direla iragarri dute Miguel Sanz UPNko buruzagiak eta Juan Cruz Alli CDNkoak.

Funtsean, aurreko legebintzaldikoare hariko gobernua eratuko dutela azaldu dute, eta, batik bat, gizarte arloko politikak eramango dituztela aurrera.

Hala ere, bada alderik iragan legegintzalditik oraingora: aurrekoan gehiengo absolutua zuten bi alderdien artean; orain, ordea, bien indarrak batuta ere gutxiengoan daude. Hori dela eta, "atea irekita" utzi diote PSNri etorkizun batean koalizio gobernuan sartzeko. Sanzek eta Allik adierazi dute une honetan zaila litzatekeela sozialistak beren kide izatea, baina etorkizunera begira ez dutela aukera hori baztertzen.

Gutxiengoan daudenez beste alderdiren baten laguntza beharko dutela onartu dute, eta argi utzi dute babes hori PSNrengan bilatuko dutela eta ez dutela inolako harremanik nahi NaBairekin. NEBri dagokionez, hitzarmen aukeretatik kanpo utzi du Sanzek, baina "oraingoz" zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.