EAE-ko hauteskundeak

Gobernu hitzarmenak egiteko aukera bakarra EAJ-EArekin aurreikusten dutela nabarmendu du Madrazok

Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak agertu duenez, bere alderdiak apostu argia egin du apirilaren 17ko EAEko hauteskundeen ondoren gobernua osatzeko: hain zuzen ere, EAJ, EA eta EBren arteko Hiruko Gobernua berregitekoa. Ildo horretatik, baztertu egin du PSEk eta PPk osatutako balizko gobernu bati laguntza emateko aukera. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek Madrazok.

2005eko martxoaren 22a
11:36
Entzun
"Apustu argi bat egin dugu Hiruko Gobernuaren alde; Gobernu hori indartzeko. Uste baitugu Euskadirentzat ona dela gobernu plural eta transbertsalak izatea. Legegintzaldi honetan EB-Berdeek ezkerreko ikuspuntu bat, gizarte ikuspuntu bat, eman dio Gobernuari, eta iruditzen zaigu gure hautesleek eta sektore progresistek ondo hartu dutela", esan du Madrazok.

Nolanahi ere, EAJrekin eta EArekin berriro ere gobernu hitzarmena egiteko bi baldintza jarri ditu EBko koordinatzaile nagusi eta lehendakarigaiak: "progresoari buruzko zein elkarbizitza ereduaren inguruko" hitzarmen bana egiteko. Batetik, balizko gobernu hitzarmena "eduki sozialez" bete nahi dutela adierazi du Madrazok, "Gobernuaren ezker izaera sakontzeko"; bestetik, "federalistak, nazionalistak eta ez nazionalistak gustura egoteko moduko" elkarbizitza eredu bat adostea ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Guk apustu argi bat egin dugu Hiruko Gobernuarne alde, eta hori da daukagun ideia, gobernu hori indartzen joatea. Uste baitugu Euskadirentzako ona dela gobernu plural eta transbertsalak egotea. Kasu honetan EB-Berdeak legegintzaldi honetan ezkerreko ikuspuntu bat, gizarte ikuspuntu bat emandio Gobernuari, eta iruditzen zaigu EB-Berdeakeko hautesldeek eta sektore progresistek ondo hartu dutela. Uste dut Euskadirentzako Gobernu ona dela, eta gure asmoa da berriro saio hori egitea ahal dela EBren presentzia indartuz, ezkerreko ikuspuntu hori sakontzeko.

Ildo horretatik, Madrazok baztertu egin du egunotan zenbait komunikabidek aurreikusi duten aukera; hau da, PSEk eta PPk gobernua eratzekoa, eta EB-Berdeek kanpotik laguntzekoa. PPrekin inolako gobernu harremanik izatea ez dutela aintzat hartzen nabarmendu du, eta hipotesi horiek espekulazio hutsak baino ez direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.