Gobernu krisia gainditzeko gida-lerroak hitzartu dituzte Barcinak eta Jimenezek
Gobernu krisia gainditzeko bidean jarri da. Atzo arratsaldean batzartu ziren Yolanda Barcina Nafarroako lehendakaria eta Roberto Jimenez presidenteordea. Azken orduan igorritako prentsa oharraren arabera, krisia gainditzeko gida-lerroak hitzartu dituzte. Alde batetik, Nafarroaren egungo egoera ekonomikoa aztertuko dute. Bigarrenik, gastuen eta diru sarreren beharrak ezarriko dituzte. Behar horiei erantzuteko formula negoziatuko dute gero. Negoziazio horren emaitza gobernu akordio batera eramango dute, eta bertan hitzartutako ondorioek ostiralean hartutako foru agindua «ordezkatuko» dute. Azkenik, gobernu ituna berriro formulatuko dute, Nafarroaren egungo baldintzetara egokitzeko asmoz. Irizpide horien arabera hartuko dira erabakiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu