Euskal Presoak

Gobernu ordezkaritzak helegitea jarriko dio presoen senideei laguntzeko Jaurlaritzaren erabakiari

Espainiako Gobernuak EAEn duen Gobernu ordezkaritzak helegitea jarriko du, Jaurlaritzak euskal presoen senideei diruz laguntzeko hartutako erabakiaren aurka. Esan dutenez, bi argudio dituzte horretarako: bat Jaurlaritzaren eskuduntza eza da, eta bestea, berriz, esan dutenez ezin dela jakin laguntza horiek nola erabiltzen diren.

2004ko urriaren 22a
12:36
Entzun
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren iritzian, Jaurlaritzak ez du euskal presoen senideei laguntzak emateko eskuduntzarik. Izan ere, esan dutenez espetxe politika Espainiako Gobernuaren esku egotean, Jaurlaritzak ezin du laguntzak ematerik erabaki.

Gainera, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren iritzian, ezin da jakin diru laguntza hori "zertan erabiltzen den". Eenideei bisitara jaoteko gastuetan laguntzeko bideratuta daude, baina esan dutenez, ez dago bermatuta dirua horretan erabiltzen denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.