Gobernuaren hiru telefono ikertzeko agindu du Ruzek
MADRIL. 2006ko maiatzean ETAren aurka Irungo Faisan tabernan egitekoa zen polizia operazioaren berri norbaitek emanda operazioa zapuztu zuen auzia ikertzeko, Espainiako Barne Ministerioaren hiru telefono nork erabiltzen zituen argitzeko eskatu du Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Horien lekukotasuna jaso nahi du epaileak. Hiru poliziabururen testigantzak ere eskatu ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu