RAJOY, PRESIDENTE BERRIRO

Gobernuburu karguaren zina egin du Rajoyk

Felipe Borboikoak Espainiako Gobernuko presidentearen izendapena sinatu du, eta Rajoyk ostegunean emango du gobernuaren osaketaren berri.

Angel Diaz / Efe. RAJOY, KARGUARI ZIN EGITEN.
2016ko urriaren 31
07:58
Entzun

Eskuineko eskua Espainiako Konstituzioaren ale baten gainean, eta ezkerrekoa Biblia baten gainean, gurutze baten aurrean egin du zina Rajoyk.

Iragarri zuenez, ostegun arratsaldean jakinaraziko du nortzuek osatuko duten gobernua, eta horiek larunbatean egingo dute karguaren zina.

Larunbatean, gehiengo soila eskuratu zuen Rajoyk inbestidura saioan. PP, C's eta CCren 170 diputaturen babesa jaso zuen, eta kontrako 111 boto; tartean, PSOE eta PSCko hamabost diputaturenak.

Rajoyz gain, PSOE izan zen eguneko protagonista. Eguerdian, Pedro Sanchez idazkari nagusi ohiak diputatu akta utzi zuen, eta arratsaldeko bozketan, agerian geratu zen alderdiaren zatiketa. Carlota Merchan Madrilgo zinegotziak ordezkatuko du Sanchez kongresuan. Bestalde, Mario Gimenez PSOE zuzentzen ari den gestorako bozeramaileak esan du "patxadaz" ari direla egoera aztertzen, boto diziplina apurtu zutenak zigortuko ote dituzten erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.