Gogeaskoetxeak preso jarraituko du Londresen
LONDRES. Eneko Gogeaskoetxea euskal herritarra abendura arte behintzat behin-behinean preso edukiko dute Londresen, Espainiaratzeari buruzko epaiketa hasi artean, atzo Westminsterko (Londres) Auzitegiko epaile batek esan zuenez. Espainiako Justiziak «hamabost delitu terrorista» egozten dizkio, baita ETAko kidea izatea ere. Abenduaren 14an hasiko da epaiketa. Atzoko auzi saioan kartzelatik bideo konferentzia bidez mintzatu zen Gogeaskoetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu