Gaur ere elurra ari du Euskal Herrian, barruan nahiz kostan -kostan salbuespenak dauden arren-. Baionan, kasu, 10:30ak aldera hasi du, gogoz. Donostian ere ari du. Atzo ere bota zuen kostaldean.
Dena den, errepide sare nagusiak zabalik jarraitzen du, atzo bezala. Gipuzkoan -Donostialdean, batik bat- eta Lapurdin arazo handiak daude, ordea. Bigarren mailakoetan, Herrera eta Mandubia mendateak itxita daude ibilgailu denentzat. Urduña, Opakua, Jaizkibel, Urto eta Dima itxita daude kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat. Beste mendate askotan autoek kateak erabili behar dituzte.
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar haizeak hego-ekialdera egingo du eta, aldi berean, giroa epelduz joango da. Hego-ekialdeko haizearekin batera Ebro bailaratik hodeiak sartu eta euri arina botako du, barnealdean bereziki. Elur maila, egunaren hasieran, 200-300 metro inguruan kokatuko da, egunak aurrera egin ahala igotzen joango da eta egunaren amaieran 700 metrotan kokatuko da. Izotza nonahi botako du berriro, kostaldeko zenbait puntutan izan ezik.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzkoa 900400100 doaneko telefonoa zenbakian, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 zenbakian edo webgune honetan.
- Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzkoa hemen. Telefono zenbakia: 0800100200.
Eguraldia
Gogoz ari du elurra, barruan nahiz kostan
Errepide sare nagusiak zabalik jarraitzen du. Gipuzkoan eta Lapurdin arazo handiak daude. Bihar eguraldiak epelera egingo du eta elur maila 700 metrora igoko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu