Aurrerantzean administrazioko goi kargudunek eta gobernuko kideek ez dute jasoko erakunde publikoetako administrazio kontseiluetako kide izateagatik ematen zitzaien ordainsari gehigarria. Hala erabaki du gaur Nafarroako Gobernuak.
2012an onartu zuten ordainsari hori, eta 39 goi kargudunek kobratzen zuten. Orotara, 898.850 euro bideratu dira orain arte ordainsarietara. Hura kenduta gobernuak 260.000 euro inguru aurreztuko ditu. Izan ere, aurrerantzean gobernuko presidentearen soldata %25 murriztuko da, %20 presidenteorde eta %15 kontseilariena.
Uxue Barkos presidenteak nabarmendu du aldaketaren aldeko alderdiek sinatutako akordio programatikoan jasotzen zela murrizketa, eta gogoratu Yolanda Barcinaren gobernuak ordainsariak onartu zituenean kritika erauntsia eragin zuela.