politika

Goi kargudunen gaineko kontrola areagotzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

PSE-EEren proposamen bat tramitatzea onartu du. Euren ondasunen berri ematera behartuta leudeke, besteak beste.

2013ko otsailaren 28a
16:37
Entzun

Eusko Legebiltzarrak lege bat tramitatuko du EAEko administrazio publikoko goi kargudunen jarduna gehiago kontrolatzeko. Orain batzorde bat sortuko dute, talde guztiek testua hobetzeko zuzenketak aurkez ditzaten.

1981eko legea berrituko litzateke horrela, eta herritarrei ahalbidetuko lieke jakitea goi kargudunak euren postura nola sartzen eta horretatik nola irteten diren. Euren ondasunen berri ematera behartuta leudeke, baita kargua hartu aurreko bi urteetan egindako jardueren berri ematera ere. Kargua utzi eta bi urtera ere gauza bera egin beharko lukete.

Proposatzen diren zigorretako bat da legea betetzen ez duena kargugabetzea; hamar urtez gaitasungabetzera ere hel daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.