Goi tentsioko dorre batetik erorita hil da gazte bat

2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
RIVABELLOSA. Rivabellosako (Araba) jaiak ospatzen ari zen gazte bat hil zen larunbatean, 05:00 aldera, goi tentsioko dorre batetik erorita. 20 urteko gazteak —udalerriko bizilaguna— dorrean gora egin zuen, eta zortzi metro ingurura zegoela deskarga elektrikoa jaso; ondorioz, lurrera erori zen, eta kolpea hartu zuela-eta ospitalera eraman zuten. Anbulantzian hil zen. Jaietako ekitaldi ofizialak bertan behera utzi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.