Zezenketen kontrako protestaren biharamunean, horien inguruko eztabaidaz hitz egin du Eneko Goia Donostiako alkateak. Haren esanetan, "egoera orokorra" aldatzen bada, Donostian ere aldatuko litzateke egoera; gaur egun, ordea, zezenketak "legezko ikuskizunak" dira, eta ez du uste udalak "debeku edo muga gehigarririk" jarri behar dienik.
Onda Vasca irratian mintzatu da Goia. Manifestazioan parte hartu zutenen iritzia "errespetatu" egiten duela adierazi du, baina, haren iritziz, "udal eremua" ez da egokia zezenketen inguruko eztabaida bideratzeko.