Goiak dio atez atekoa aztertzen ari dela udala
DONOSTIA. Donostiako EAJko zinegotzi Eneko Goiak ohartarazi du udal gobernuak azterketa bat eskatu diola Garbitania enpresari, Donostian atez ateko bilketa sistema ezartzeak zer kostu izango lukeen ezagutzeko. Herenegun egin zituen Goiak adierazpen horiek. Udal gobernuak, ordea, zuzendu egin zion: azterketarik ez duela eskatu, azterketa bera egiteko aurrekontua baino ez zuela eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu