'Zure ziztada behar dugu'

Goierriko alkateek kanpainari atxikimendua eman eta BERRIAlagun egitera deitu dute

Besteak beste, Ataun, Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi, Urretxu, Ormaiztegi eta Segurako alkateek parte hartu dute ekitaldian, eta norbanako gisara BERRIAlagun egin dira.

2012ko martxoaren 14a
15:27
Entzun

Gipuzkoako Goierri eskualdeko alkateek BERRIAlagunak egiteko 'Zure ziztada behar dugu' kanpainari atxikimendua adierazi diote gaur goizean Beasainen, Igartza jauregian, eta, bide batez, eurek gobernatzen duten herrietako herritarrak ziztada ematera deitu dituzte.

Igor Eguren Ordiziako alkateak, guztien izenean, esan du euskarak aurrera egingo badu euskarazko hedabideak beharrezkoak dituela. Horregatik norbanako gisa BERRIAlagun izateko ziztada emateaz gain, dei egin die herritarrei eurek ere gauza bera egiteko. 

Ekitaldian Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria izan da, eta alkateen babesa eskertu du, horrelako babes insituzionalak oso garrantzitsuak direla azalduta. BERRIA Taldeak, BERRIA egunkari nazionalaz gain, Goierriko Hitza egunkaria eta Goiberri astekaria argitaratu eta banatzen ditu astero.

Ekitaldian ondorengo herrietako ordezkariak izan dira: Igor Aierbe (Ataun), Azeari Andonegi (Lazkao), Oihane Zabaleta (Urretxu), Eluska Gerriko (Segura), Jose Mari Garmendia (Gaintza), Rosa Mari Urkia (Ormaiztegi), Koldo Agirre (Beasain), Jule Aranburu (Mutiloa, zinegotzia), Kepa Urzelai (Legazpi) eta Igor Eguren (Ordizia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.