Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Lan kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernuak ez duela "inoiz" CAN ikuskatu, eta gaineratu du Espainiako Banukak betetzen zuela eginbehar hori: "Historian zehar gobernuak ez du inoiz Nafarroako Kutxa ikuskatu".
Gaur BERRIAk argitaratu duenez, 1976tik aurrerako CANen estatutuetan argi dator gobernuari zegokiola zaintza; Foru Hobekuntzan eta 1992ko foru dekretuan jasotzen denez, eskumena Nafarroako Gobernuarena zen. Agerraldi bat egin du gaur Goikoetxeak, eta bertan aitortu du foru gobernuak eskumena duela Nafarroako Kutxa ikuskatzeko; "baina hori historian zehar egin duena Espainiako Bankua izan da", erantsi du.
Enrique Maia Iruñeko alkatearen, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren eta Alvaro Miranda kontseilari ohiaren inputazioaz ere mintzatu da Goikoetxea. Esan du "printzipioz, kezkagarria" dela, baina gaineratu du "fase oso atarikoan" dagoela auzia.