Goikoetxeak esan du ezein artistak ez duela artelanengatik galdetu

2014ko apirilaren 15a
13:31
Entzun

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak Kontuz elkarteak eginiko salaketaren harira hitz egin du parlamentuan. Azaldu du Nafarroako Kutxako fundazioa "printzipioz pribatua" dela eta Nafarroako Gobernuarena "babesletza" lana egitea dela.

Nolanahi ere, salaketaren nondik norakoak ezagutu behar direla esan du Goikoetxeak: "Hor patronatu bat zegoen, hura zen arduraduna, eta haiek esan beharko dute zer dagoen". Gobernuak berari dagozkion funtzioak bete dituela ziurtatu du.

Kontuz-ek agerraldi batean azaldu duenez, Nafarroako Kutxako Fundazioak argitaratutako agiri batean 640 artelan zerrendatu ditu bere ondasunen artean. Kontuz-ek, ordea, 2011ko zerrenda bat du esku hartean, eta horretan ageri da 157 artelan gehiago zituela fundazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.