Hauek dira Iñaki Goioagak bihar argitaratuko den elkarrizketan esandakoetako batzuk:
- "PPk aitortu du arazoa ez dela indarkeriaren erabilera, eta oso joko arriskutsua dakar horrek, esaten ari baita benetan arriskutsua aldarri demokratiko batzuk direla".
- "Ez dut uste Auzitegi Nazionalean halako operazio bat gauzatzeko prest legokeen beste epaile bat egongo denik".
- "Egoera bat sortu da non estatua bere legalitatea eta Zuzenbide Estatuaren oinarriak urratzeko prest dagoen".
- "Nire bulegoan zegoen guztia nirea zela esan nien hasieratik. Nirea ez den zerbait egotekotan, edonork sartu ahal izan zuen, baita gau guztian bertan egon ziren guardia zibilek ere".