Francisco Javier Goiriena Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko dekano ohiari eta Monserrat Barranquero Estomatologia Departamentuko zuzendaria zenari bosna urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Bederatzi urteko inhabilitazioa eta 168.400 euroko isuna ere ezarri zien.
Ondoren etorri diren bi epaiek, iazko martxoan EAEko Auzitegi Nagusiak, eta gaur Espainiako Auzitegi Gorenak, Bizkaiko auzitegiak hartutako erabakia berretsi dute. Horren arabera, akusatuak ados jarri ziren unibertsitatearenak ziren funtsak eurentzat hartzeko; merkataritza-dokumentuak faltsutu zituzten horretarako. Epaiaren arabera, 34 faktura egin zituzten, existitu ez ziren zerbitzuen truke.
Eferen arabera, EHUk ohar bidez jakinarazi du "berehala" hartuko dituela epaia betetzeko neurriak, ohar ofiziala jasotzen dutenean.