Euskadi Irratian egindako adierazpenetan esan du oraingo berrantolaketaren bidez ez dutela graduetan aldaketarik proposatzen; hala ere, gradu eta graduondokoak "etengabe" ari dira aztertzen. "Gure eskaintzan etorkizun hurbilean aldaketak egongo dira, baina ez da hilabetetako kontua".
Murrizketen eta krisiaren gaiari helduta, Goirizelaiak dio "beken sistemari eta gizarte funtsari esker" baliabide ekonomikorik ez daukan ikasle batek aukera daukala Euskal Herriko Unibertsitatean ikasteko.
EHUk 7.000 lanpostu zuzen sortzen ditu, baina, zeharka, gutxi gorabehera urtean "20.000 lanpostu mantentzen dira unibertsitatearen eraginaren bidez". Azken 34 urteetan 300.000 ikasle igaro dira EHUtik, Goirizelaiaren arabera.
BERRIAk maiatzean egindako elkarrizketa, hemen.