Jone Goirizelaia abokatu eta Batasunaren Mahai Nazionalaren kideak uste du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaileak alderdi haren zuzendaritzakideak kartzelatzeko atera zuen autoa dela-eta -urri hasieran 19 kide kartzelara bidali zituen-, EAE-ANV eta EHAK legez kanpo utzi ditzaketela, Batasunaren kide gehiago atxilotzeaz gain.
"Beste marko bat eta Euskal Herriarentzat eskubideak exijitzen ari den oro desagertarazi nahi du Espainiako Estatuak estrategi politiko honekin", adierazi du Goirizelaiak gaur ETBk egindako elkarrizketan. Haren ustez, Garzon 1996tik ari da estrategia hori segitzen.
"Baina estatuak arazoa ez du ezker abertzalearekin; autodeterminazioaren inguruan arazo politikoa dauka konpontzeko", dio abokatuak. Hori ez bada konpontzen, kartzelatzeak eta legez kanporatzeak egon arren, "gatazkak hor segituko du".
Politika
Goirizelaiak ohartarazi du EAE-ANV eta EHAK legez kanpo utzi ditzaketela
Abokatuak uste du Garzonek Batasunaren zuzendaritzakideak kartzelatu eta gero, balitekeela operazio gehiago egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu