Osasuna

Goiz afaltzeak bularreko eta prostatako minbizi arriskua txikitzen du, ikerketa baten arabera

International Journal of cancer  aldizkari zienfikoan argitaratutako ikerketaren arabera afaldu ondoren komeni da bi ordu itxarotea lotara joan aurretik.

Afaldu ondoren eta  lotara joan baino lehen bi orduko tarte utzi behar dela dio ikerketak. GOIENA
2018ko uztailaren 18a
18:02
Entzun

Afaldu eta lotara joan aurretik bi ordu edo gehiagoko tartea uzten duten eta goiz afaltzen duten pertsonek prostatako eta bularreko minbizia izateko arrisku gutxiago dutela ondorioztatu du l'Institut de Salut Global de Barcelonak egindako ikerketa batek. Honen arabera, minbizia horiek izateko arriskua %20 jeisten da goiz afaldu edo afaldu ondoren bi orduko tartea hartzen bada lotara joan aurretik. Lehen aldia da ikerketak batek lotara joateko ordua eta minbizia izateko arriskua erlazionatzen dituena.

Orain arte elikaduraren eta minbiziaren arteko harremana aztertu izan denean, elikagaiak soilik aztertu izan dira. Elikagaia osasuntsua ote den edo ez aztertzeaz gain kantitatea da aztertzen dena. Kasu honetan, ordea, elikagaia bera aztertu baino, elikagaiak kontsumitzeko orduari jarri diote arreta ikerlariek.

International Journal of Cancer aldizkari zientifikoan argitaratu duten ikerketaren helburua lo orduak eta otorduek prostata eta bularreko minbizian zenbaterainoko eragina duten aztertzea izan da. Bi minbizi mota horiek dira gizartean gehien zabaldutakoak eta zuzenean lo ordu eta erloju biologioarekin erlazionatuta daudenak. Horretarako pazienten bizitza ohiturak eta kronotipoak aztertu dituzte.

Ikerketa aurrera eramateko prostatako 621 minbizia kasu eta bularreko 1.205 aztertu dituzte, 872 gizon eta 1.321 emakume denetara. Parte hartzaileak Espainiako estatu osoko osasun zentro ezberdinetatik hartu dituzte ausaz. Elkarrizketa bidez jaso dute beraien bizitza ohituren berri ikertzaileek. Otorduetarako eta lotarako dituzten ohiturez gain elikadura ohitura eta minbizia prebenitzeko alhokuak betetzen ote dituzten ere aztertu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.