10:00etan dagoeneko ireki zituzten N-1eko bi bideak istripua izandako parean, baina, hala ere,8-10 kilometrokoa zen butxadura. Une batean 13 kilometrokoa izan da ilara, Tolosarainokoa. Auto ilara horiek saihestearren, gidari askok GI-131 errepidea hartu dute, hau da, Donostia aldera Urnietan barrena doana. Errepide horretan ere ilarak izan dira.
Eguerdi arte iraun dute arazoek.
Arazoak A-63an eta A-8an ere
A-63 autobidean, Baiona eta Miarritze artean, artaziarena egin du kamioi batek, Donostiarako noranzkoan, eta guztiz trabatu du errepidea. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira han ere, sei kilometrorainokoak. Gidaria Baionako Ospitalera eraman behar izan dute zaurituta.
A-8an, berriz, Arrigorriaga (Bizkaia) kamioi bat matxuratu da, han ere Donostiarako noranzkoan, eta Barakaldoraino iritsi dira ilarak.
Errepideak
Goiz arazotsua errepideetan
Inor zauritu ez bada ere, istripu handia izan da 07:30 aldera N-1 errepidean, Lasarte (Gipuzkoa) parean. Ondorioz, Donostiarako noranzkoan bideetako bat itxi behar izan dute, eta 13kilometrorainoko auto ilarak sortu dira. A-63an ere antzeko arazoak izan dituzte: kamioi batek artaziarena egin du Baiona eta Miarritze (Lapurdi) artean, eta ilara handiak egon dira Donostiarako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu