Errepideak

Goiz beltza Nafarroako errepideetan

Gizonezko bat hil da eta beste lagun bat larri zauritu da Olatzagutian, bi autok elkar jota. Sunbillan, berriz, Baztanesako autobus batek eta kamioi batek jo dute elkar, eta hamabi lagun zauritu dira. Haietako bat -kamioiaren gidaria- oso larri dago, eta beste lau larri.

2008ko apirilaren 16a
13:39
Entzun
Ordu laurdeneko epean bi istripu handi gertatu dira gaur goizean Nafarroako errepideetan. Bederatzi eta erdiak inguruan bi autok elkar jo dute A-10 autobidean, Olatzagutian; zehazki, A-1 autobideak eta A-10ak bat egiten dutn parean.Handia izan da talka, eta, ondorioz, autoetako batean zihoan gizonezko bat hil egin da. Frantziako matrikula zuen auto horrek. Beste lagun bat larri zauritu da istripu berean. Istripuak sortutako oztopoak konpondu bitartean Altsasutik ari dira trafikoa bideratzen.

Ordu laurden lehenago, 09:14 ingruruan, Baztanesako autobus batek eta kamioi batek elkar jo dute, parez pare, N-121 errepidean, Sunbillako bidegurutzean. Hamabi lagun zauritu dira istripu horretan, bat, kamioiaren gidaria, oso larri. Beste lau larri daude, eta zazpik zauri arinak dituzte.

Nafarroako Gobernuak agertu duenez, kamioi gidaria -oso larri dago- eta larri dagoen beste lagun bat Nafarroak Ospitalera eraman dituzte, Iruñera. Larri dauden beste bi Iruñeko Bideko Amaren erietxera, eta larri dagoen bosgarrena eta zazpi zauritu arinak Irungo (Gipuzkoa) Bidasoako Eskualde Ospitalera. Foruzaingoak, suhiltzaileek eta Nafarroak larrialdietako bederatzi anbulantziak parte hartu dute salbamenduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.