Udalek aurreikusitakoaren arabera 60.000 pertsonek bisitatuko dute gaur Zumarraga eta Urretxuko (Gipuzkoa) Santa Lutzi azoka. Mugimendua nabarmena da izan da goiz-goizetik: ferian saltokiak jartzera hurbildutako baserritar, abeltzain eta bestelako ekoizleak ez ezik, jende asko hurbildu da ikusmiran. Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduetan auto pilaketak izan dira Zumarragako sarreretan.
Goizean zehar azokak eta lehiaketak izan dira protagonista. Ohi bezala Zumarragako Urdaneta hiribidean jarri dituzte ganadu aziendak, itxituretan. Tratulariek feria hasi aurretik dagoeneko eginak zituzten salerosketak. Zalditeria izan da ganaduaren artean ugariena, zaldi, behor eta moxal ugarirekin. Guztira ia 400 postu ofizial daude.
Renfek, EuskoTrenek eta Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarri dituzte jendearen joan-etorria errazteko.
Jaiak
Goiz-goizetik jendetza dabil Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzi ferian
Udalekl 60.000 bisitari espero dituzte. Auto pilaketak izan dira lehen orduetan Zumarragako sarreretan. Eguraldia hotza izanagatik, giro beroan ari dira eguna igarotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu