08:35 aldera jo dute elkar hiru ibilgailuk N-1ean, Hondarribian (Gipuzkoa), Gaintxurizketa gainean. Gainera, ezbehar horretan pertsona bat zauritu da, eta Bidasoako Eskualde Ospitalera eraman behar izan dute. Lapurdirako noranzkoan gertatu da ezbeharra, eta bideetako bat itxi egin behar izan dute. Ordubetez pilaketak gertatu dira bi noranzkoetan.
Errepide berean, baina Donostia parean, lau autok jo dute elkar, Lapurdirako noranzkoan. Ondorioz, bideetako bat itxi egin behar izan dute, eta arazoak gertatu dira puntu horretan ere.
A-8an, Zumaia parean ere auto pilaketak daude: bi autok elkar jo dute, Bizkairako noranzkoan, eta ezkerreko karrila itxita dago.
Goiz korapilatsua errepideetan
Ezbehar handirik gertatu ez bada ere, euri langarraren ondorioz hainbat arazo sortu da goizean zehar errepideetan. Esate baterako, N-1ean hiru autok elkar jo dute Gaintzurizketako gainean, eta beste lauk Donostia parean. A-8an, Zumaia parean, auto pilaketak daude beste istripu baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu