Lauzpabost istripuk arazo handiak eragin dituzte gaur goizean N-1eko Gipuzkoako zatian, Andoain eta Ordizia artean, noranzko bietan.
Istripurik handiena Tolosa parean gertatu da, Gasteiz aldera: hiruzpalau autok eta kamioi batek elkar jo dute goizeko zazpi eta erdiak inguruan, eta kamioiaren zamaren zati bat zoruan zabaldu da. Ez da inor zauritu, baina auto ilara luzeak eragin ditu.
Donostia aldera, berriz, istripuak izan dira zortziak inguru horretan Ordizian, Itsasondon, Alegian, Billabonan eta Andoainen, eta haietan ere inor zauritu ez den arren, trafikoan oztopo handiak sortu dituzte.
Errepideak
Goiz korapilatsua N-1ean, hainbat istripuaren ondorioz
Andoain eta Ordizia artean (Gipuzkoa) auto ilara luzeak sortu dira, noranzko bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu