Goizalde Landabaso kazetari bilbotarrak beteko du Farolinen papera eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra izango da Zarambolas.
Farolin pertsonaia esparru publikoan izena lortu duen bilbotarra da, Bilboren izena erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia. Zarambolas, berriz, ondo bizitzea atsegin duen Bilboko jauntxoa da.
1984ko aratusteetan egin zen Farolin eta Zarambolasen lehen epaiketa, baserri giroko inauterietan ohikoa zen epaiketa parodiatzeko asmoz. Izan ere, horietan herriko urteko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzen da. Umore giroan egin nahi izan dute geroztik epaiketa Bilbon.