Goizane Pinedo eta Unai Ruiz espetxeratu dituzte

2014ko urtarrilaren 21a
18:45
Entzun

Gaur igaro dira Auzitegi Nazionaletik Goizane Pinedo eta Unai Ruiz, Segiko kide izatea egotzita auzipetutako gazteak. 26/11 sumarioan daude inputatuta, eta epaiketara agertu ez zirela-eta atzeman zituzten larunbatean. Biak espetxeratzeko agindu du epaileak.

Ezkutuan egin dituzte hiru hilabete. Epaiketa politikoak salatzeko eta beren egoera ikusarazteko ezkutatu ziren bi gazteak urrian, eta ordutik bilatze eta atxilotze agindupean egon dira. Gaur zortzi, BERRIAra igorritako bideoan iragarri zuten beren dinamika amaitutzat joko zutela eta larunbatean agertuko zirela jendaurrean. Gasteizko Harresiak eguerdian deitutako kalejira jendetsuaren ostean agertu ziren bi gazteak hiri erdiguneko etxebizitza baten balkoian kateatuta, eta ertzainek atxilo eraman zituzten, erresistentziarik jarri gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.