Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bildu da gaur Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gasteizen, elkarrizketa sozialeko mahaiaren eraketaz mintzatzeko. Lopez lehendakari izendatu zutenetik biak bildu diren lehenengo aldia da; bien arteko tentsioak nagusi izan dira azkenaldian.
Arratsaldean, berriz, LABekin bilduko da lehendakaria. LABek maiatzaren 21eko greba orokorrean parte hartu zuten "milaka langileri Jaurlaritzak zer erantzungo dien azaltzeko" eskatuko dio Lopezi.
LABetik Ainhoa Etxaide idazkari nagusia eta Jabier Garnika, Garbiñe Aranburu eta Rafa Izquierdo zuzendaritzakideak joan dira bilkurara. Atzo, lehendakaria ELArekin elkartu zen eta sindikatu horrek argi utzi zion elkarrizketa sozialaren mahaian ez duela parte hartuko. LABek ere jarrera bera du.
Lehendakariak astelehenean Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin egingo du batzarra: Xabier Agirre eta Markel Olanorekin. Finantza krisiari aurre egiteko neurriak izango dituzte hizpide bileretan.
Orain arte, ELArekin, UGT-Euskadirekin, Euskadiko CCOOrekin, Confebaskekin eta Bizkaiko ahaldun nagusiarekin egin ditu bilerak.
Ekonomia
Goizean Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bildu da Lopez, arratsaldean LABen txanda da
Lehendakari izendatu zutenetik Jose Luis Bilbaorekin batu den lehenengo aldia izan da. LABek greba orokorrean parte hartu zuten "milaka langileri Jaurlaritzak zer erantzungo dien azaltzeko" eskatuko du bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu