Euskara

Goizean eman diote azkeneko agurra Iratzederri

Xabier Dihartze 'Iratzeder' poeta herenegun hil zen, Ahurtiko Belokeko komentuan, 88 urterekin. 10:30etik egin dute hileta elizkizuna, Beloken bertan.

2008ko urriaren 15a
11:54
Entzun
Gaur goizean egin dute Jean Diharce Xabier Iratzeder (Donibane Lohizune, Lapurdi; 1920) idazle, euskaltzai eta fraide beneditarraren aldeko hileta elizkizuna Ahurtin (Lapurdi), Belokeko komentuko elizan, 10:30ean hasita.

Iratzeder herenegun hil zen, 88 urterekin, luzaro gaixorik egon ondoren. Belokekn zendu zen, hainbeste urtez bizitoki izandako egoitzan. Hango monastegiko abade ere izan zen.

Hain zuzen ere, bizitzan zehar bi arlotan nabarmendu zen Iratzeder: batetik, erlijio katolikoarekin zuen engaiamenduagatik. 11 urterekin esan zuen etxean apaiz izan nahi zuela, eta hurrengo urtean hasi zituen ikasketak Uztaritzeko seminarioan.1941ean, 21 urterekin, egin zen fraide beneditar, eta 1972an Belokeko monastegiko buru izendatu zuten. 1987an Afrikan izan zen misioetan hainbat hilabetez.

Euskararekiko maitasun eta atxikimendua izan zuen beste ardatza.

Euskaltzain zen 1962tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.