Hotza ez da oztopo izan eta goizean goizetik jendea hurbildu da gaur Zumarraga eta Urretxura (Gipuzkoa). Urtero bezala, abenduaren 13an Santa Lutzi feria ospatzen ari dira, eta aurten ere zaldiak izan dira azokako izarrak.
08:00etan hasi da feria, eta txistulariak eta trikitilariak kaleak girotu dituzte. 12:30ean herri-kirolak izan dira Ederrena pilotalekuan, eta 13:30ean azokako lehiaketetako sariak banatu dituzte, tartean, zaldi, behor eta moxal onenarenak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Zumarraga eta Urretxura iristeko errepideetan auto-ilara luzeak sortu dira, eta horregatik garraio publikoa erabiltzera deitu dute goizean.
SANTA LUTZI
Goizean goizetik jende asko hurbildu da Zumarragara eta Urretxura Santa Lutzi feriara
Auto ilara luzeak sortu dira inguruko errepideetan, eta garraio publikoa erabiltzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu