euskal herria
Goizean hodei gehiago izango dira, baina bestela antzeko eguraldia espero da egun osorako
Hego haizea ibiliko da egun guztian, eta ostarteak izango dira arratsaldean.
Euskalmet meteorologia zerbitzuaren arabera, hodei gehiago espero dira gaur. Dena dela, ez da aldaketa handirik espero, eta azken egunetan bezala jarraituko du. Hego haizea izango dugu bazterretan, eta, beraz, tenperatura nahiko epela izango da; batez ere, Kantauri isurialdean. Arratsalderako, hodeiak mugitzen hasiko dira eta ostarteak izango dira nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu