gizartea

Goizean Santurtzin istripua izan duen kamioilaria hil egin da

N-664 errepidean gertatu da istripua. Kamioi gidaria jasandako zauri larriengatik hil da arratsaldean.

2009ko ekainaren 22a
19:11
Entzun
Gaur goizean errepide istripua izan du kamioilari batek Santurtzin (Bizkaia) eta jasandako zauri larrien ondorioz hil egin da.

N-664 errepidean gertatu da ezbeharra oraindik zehazteko dauden arrazoiengatik. Istripuaren ostean kamioiak zeramatzan harriak autobidean zabalduta geratu dira eta ondorioz bi noranzkoetan itxita egon da errepidea. Jada bi bideak irekita daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.