euskal herria

Goizeko auto pilaketen ondoren, zirkulazioa arindu da errepideetan

Biriatuko mugan zazpi kilometroko ilarak sortu dira eguerdi partean. Bidarte eta Baiona artean eta A-8an Portugalete parean ere auto ilarak izan dira. Amaitu da Jaurlaritzak ezarritako irteera fasea.

2013ko martxoaren 28a
17:21
Entzun

Goizak aurrera egin ahala luzatzen joan dira auto ilarak Euskal Herriko errepideetan; Bilbotik Kantabriarako errepidean hamabost kilometro luze izan dira; Biriatuko mugan, zazpi kilometroko pilaketak. Eguerdirako, ordea, zirkulazioa arindu egin da, eta arratsaldea hasterako ez da aparteko arazorik izan errepideetan.

Hainbat istripu ere izan dira; ezbehar larririk ez, ordea. A-8 errepidean Abanton eta Deban istripuak izan dira, Bilboko noranzkoan, baita N-1 errepidean Iruran, Gasteizerako noranzkoan.

Irteera fasea 15:00etan eman du amaitutzat Jaurlaritzak. Itzulera fasea astelehenean hasiko da, 15:00etatik 24:00etara bitartean. Gipuzkoan, baina, apirilaren 2ra arte luzatuko da, muga zeharkatu behar duten kamioien zirkulazioa orduan hasiko baita berriz eta ibilgailu astun ugari espero baita.

Guztira, Ertzaintzaren zirkulazio unitateek berrehun bat ertzain mobilizatuko dituzte zirkulazioa segurua eta arina izan dadin. Zirkulazio ugariko toki gisa aipatu ditu Jaurlaritzak A-8 autobideko mugak eta A-1 autobidea Armiñongo lotunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.