Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo bezala gaur ere auto ilarak sortu dira goizetik Hegoaldeko zenbait errepidetan.
Irungo (Gipuzkoa) ordaintokian, Bilborako noranzkoan, esaterako, 6-7 kilometroko pilaketak izan dira goizean; eguerditik aurrera, ordea, egoerak hobera egin du pixkanaka. Araban, A-1 autobidean ere arazoak izan dira goiz osoan, eta 5-6 kilometroko ilarak sortu dira, Armiñongo ordaintokian.
N-622 errepidean, Zigoitian, trafikoa geldirik izan da hainbat unetan. Muskizen (Bizkaian) ere auto ugari dabil A-8 autobidean, Cantabriarako (Espainia) noranzkoan.