Joseba Egibar (EAJ): "Patxi Lopez berandu iritsi da bakegintzaren eztabaidara, eta egoerak gain hartu dio. Ez du zehaztasunik egin. Euskal gizartean behatzaile bezala kokatzen da Lopez. Fiskalitatean [Alfredo Perez] Rubalcabaren hauteskunde ordezkaria da".
Jose Antonio Pastor (PSE-EE): "Lehendakariaren planak asko lagunduko du bizikidetza demokratikoa berreskuratzen. Hitzaldi ausarta eta konprometitua egin du".
Aintzane Ezenarro (Aralar): "Lopezek aurrerapauso bat eman du bakegintza arloan, baina espetxe politika xantaia gisa planteatzen du eta ez du zehaztu adiskidetasun akordioak nolakoa izan behar duen. Fiskalitate arloan, berriz, ezkerreko lehendakari gisa mozorrotu da; herriko arazo sozialei ez die ezkerreko erantzunik eman".
Juanjo Agirrezabala (EA): "Lopezek espetxe politika malgua eskatzea norabide onean joatea da, baina urrunago joan zitekeen. Lehendakariak hori eskatzeak esan nahi du gaurko kartzela politikak ez duela balio".
Mikel Arana (EB): "Lehendakaria talaia batean dago Euskadiko egoera ikusten, baina ez du ezer zehatzik proposatzen".
Leopoldo Barreda (PP): "ETA iragana balitz bezala mintzatu da Lopez, eta hori erakunde terrorista bukatzeko helburua atzeratzea da. Espetxe politika legedian oinarritu behar da; amnistiak diktaturen kontuak dira. Ekonomian eta fiskalitatean ez da batere zehatza izan".
Gorka Maneiro (UPD): "ETA ez da bukatu, eta hemen garaileak eta garaituak behar dira. ez da bakerako planik asmatu behar. ETAk gizarteari xantaia egiten jarraitzen dio. Alor ekonomikoan ez ditugu Lopezen neurriak sinesten, bi urte eta erdian ez duekako ezer egin".