Herenegun gauean hasi eta atzo eguerdira arte egindako euri jasek uholde txikiak eragin zituzten Euskal Herriko hainbat tokitan. Goizez izan ziren ordurik arriskutsuenak, marea igotzearekin batera, eta Oiartzualdea (Gipuzkoa) izan zen kezka iturri nagusia. Oiartzun ibaiak gainezka egin zezakeelakoan, abisu laranja ezarri zuen Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak 11:00etan; Errenteria, Lezo eta Oiartzungo etxe batzuk ere hustu zituen. Uholde txikiak egon ziren, baina 17:00etan bertan behera geratu zen larrialdi protokoloa.
Ziburun ere (Lapurdi) uholdeak eragin zituzten euri jasek. Herriaren erdigunean ura pilatu zen, eta metro erdiraino igo. Uholdeak jasan zitzaketen lekuak husteko prebentzio eta koordinaziorik eza salatu zuten zenbait herritarrek.
Goizeko euri jasek uholde txikiak eragin dituzte Oiartzualdean eta Ziburun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu