ARNALDO OTEGIREN INHABILITAZIOA

Gomez Bermudez ere, Otegiren hautagaitza oztopatzearen alde

Epaileak esan du Sortuko idazkari nagusia "gaizkilea" dela eta "gizartearekiko errua ordaindu" duela, baina indarrean dagoen legearen arabera, 2021. urtera arte ezarri zioten inhabilitazioa bete behar duela.

Arnaldo Otegi, Donostiako belodromoan. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 21a
12:16
Entzun

Espainiako Gobernuko Justizia ministroa, PP, Carlos Urkijo, ETAren biktimen elkarteak... eta orain, Javier Gomez Bermudez epailea. Martxoaren 1ean espetxetik irten zenetik, bata bestearen atzetik heldu dira Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiaren inhabilitazioa gogorarazteko mezuak, eta Auzitegi Nazionaleko epaile ohiaren adierazpenak izan dira azkenak.

Gomez Bermudezek esan du Otegi "gaizkilea" dela eta "gizartearekiko errua ordaindu" duela, baina indarrean dagoen legearen arabera, 2021. urtera arte ezarri zioten inhabilitazioa bete behar duela. "Abstraktuan" hitz egiten, Espainiako Zigor Kodearen 579. artikulua ekarri du gogora; Otegi epaitu zen garaian artikulu horrek "espetxe zigorraz gain harago doan inhabilitazioa" jasotzen zuen, Gomez Bermudezen arabera: "Hori bada bere kasua, inhabilitazioa indarrean dago".

Auzitegi Gorenak 2021eko otsailaren 28ra arte luzatu zion "inhabilitazio berezia", eta horrek Otegiren "sufragio pasiboari eta kargu edo enplegu publikoei" eragiten die. Inhabilitazio zigorren zehaztapenari buruzkoa da, ordea, sakonean dagoen auzia, eta Auzitegi Nazionala urtarrilean kaleratutako ebazpenean ez zen horretan sartu. "Legearen eta jurisprudentziaren arabera ezin da inhabilitazioa gauzatu, epaian ez zutelako zehaztu zein karguri eragiten dion neurriak", argitu zuen Amaia Izkok, Sortuko bozeramaileak.

Otegik bere prestasuna adierazi dio EH Bilduri Jaurlaritzako lehendakarigai aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.