Gomez Bermudezek bihar hartuko du Urresti

2012ko irailaren 20a
18:56
Entzun

Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bihar hartuko du Jon Igor Urresti Osa. Atzo atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Ondarroan, ETArekin zerikusia duelakoan. "Erakunde terroristaren laguntzaile" izatea leporatzen diote, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Auzitegi Nazionalak berak Ibai Montealvarori eta Laura Canterari bakoitzari urtebeteko kartzela zigorra jarri die, 2010ean Portugaleten ETAren aldeko pintaketak egin eta kartelak paratu zituztela egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.