Euskal Herriko Itzulia

Gomez Marchantek irabazi du Euskal Herriko Itzulia sorpresaz betetako erlojupekoan

Gomez Marchante Saunier Duval taldeko txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzulia erlojupeko bikaina egin ostean. Gaurko saioara liderraren mailotarekin ailegatu den Euskalteleko Samuel Sanchezek ez du itzuliko egunik onena izan gaur. Samuel Sanchezekin batera Libertyko Alberto Contador zen faborito nagusietako bat. Honek ere ez du nahi bezain erlojupeko ona egin.

2006ko apirilaren 8a
18:10
Entzun
Gaurko saioan Valverdek (Illes) egin du bigarren denborarik onena. Gomez Marchantek baino 6 segundo gehiago behar izan ditu. Hirugarren postuan berriz Colom (Illes) sailkatu da.

Gaurko etaparen ostean, hiru txirrindulari hauek osatuko dute podiuma: Gomez Marchante (Saunier Duval), Alejandro Valverde (Illes Balears) eta Antonio Colom (Illes Balears) hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.