Maximino Gomez Euskarabideko zuzendari berria «merezi duen profesionala» dela adierazi du Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. «Badakit emaitza ezin hobeak lortuko ditugula Gomezekin», erantsi du prentsaurrekoan. Aurreko legealdian ez bezala, erakundearen zuzendari karguaren izendapena berehala egin dela azpimarratu du, eta Gomez esperientzia handikoa dela baieztatu du. Gainera, Euskarabidea interes alderdikoietatik kanpo egoteko beharra nabarmendu du, «guztien komunikazio tresna bilakatzeko».
Maximino Gomezek Xabier Azanza ordezkatuko du Euskarabidean. Azanza gobernuak 2007an euskara sustatzeko erakundea sortu zuenetik izan da zuzendari. Ahal dena egin duela berretsi du, eta zuzendari berriaren gaitasuna ere azaldu du.
Gomezekin Euskarabidean emaitza «ezin hobeak» espero ditu kontseilariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu