Politika

Gonzalez Txabarrik Gipuzkoako Aldundiaren 100.597 euro gastatu zituen jatordu eta oparietan, sei hilabetetan

EAJko ordezkaria Gipuzkoako diputatu nagusi zelarik, karguan egondako azken hilabeteetan egin zituen gastuak Aldundiaren kontura, 'Gara' egunkariaren arabera.

2009ko otsailaren 28a
19:41
Entzun
Joxe Joan Gonzalez Txabarrik 100.597 euro gastatu zituen jatorduetan, sei hilabetetan, gaur Gara egunkariak salatu duenez. EAJko ordezkaria Gipuzkoako diputatu nagusi zelarik, karguan egondako azken hilabeteetan egin zituen gastuak Aldundiaren kontura.

Gastu horiek berez ez dira legez kanpokoak, Gara-k dioenez, baina karguaren abusutzat jo daitezke.

Zehazki, 2006ko urritik 2007ko ekain bukaera bitartean egin zituen gastu horiek Gipuzkoako diputatu nagusiak. Lehen data horretan EAJren GBB Gipuzkoako Buru Batzarrak hark karguan segi dezan aurkeztutako hautagaitza errefusatu zuen. 2007ko ekain bukaeran utzi zuen kargua, agintaldia bukatuta.

Aipatutako gastuak, jatorduei (hamaiketako-'lunch', bazkari eta abar) ez ezik, hainbat opariri dagozkie, hala nola Gabonetako saskiak eta pertsonalizatutako zetazko zapiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.