Errauste planta
Gonzalez Txabarrik Odon Elorzari leporatu dio txosten teknikorik eman ez izana
Atzo Donostiako Udalak Errauste planta Landarbason jartzeko proposamena ez du aztertu Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak, baina kritika egin dio Odon Elorza Donostiako alkateari proposamena egiteko moduagatik. Kexu da aurretik ez duelako jaso txosten teknikorik.
Txingudikoaren alternatiba izan daitekeen galdetuta hauxe esan du Gonzalez Txabarrik: "Duela hiru urte esan genuen Gipuzkoan errauste planta bakarra nahikoa zela, eta zentzugabekeria zela hamar kilometroko tartean bi errauste planta jartzea. Are gehiago, bakarra jartzeak ahalbidetzen du teknologia berriagoak erabiltzea, azpiegitura hobeto egitea, ingurumenarekiko begirune jatorragoa izatea. Horrela aurkeztu genien Txingudiko alkateei, Hondarribia, Irun eta Hendaiako alkateei. Ez zuten aintzat hartu gure jarrera, eta uste dut gogoeta egin beharko luketeela". Adierazpen horiek Euskasdi Irratian egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu